XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azken sortatxoa bialtzearekin, orain zure kontu gelditzen da illobari idatzi eta ederki lasaituko zan gure Sor Justina.

Onek uste osoa zuan bere illoba orrengan.

Ona nola dion bertso batean:

Orbegozotar Joxe Mari da
aizparen seme maitea;
Aian bizi da, Aurizenea
Jemma dauka emaztea.
Gozategi Enparantzan daude,
zortzigarrengo atea,
onek egingo digu librua
maitetasunez betea.

Esku-idazki oiek ordenagailluz pasatzeaz eta moldiztegiaren lanaz aaztuta, liburuaren salmentaz asia zan pentsatzen: Estimatuko genduke onera ere biraltzea saltzeko, al baldin bada.

Olakoxea izaten da beti edozein liburu-egillek bere lana irakurleen eskuetan jartzeko izaten duan presa.

Leen esan degunez, andik egun gutxira izan genduan guk Aiako alkate jaunaren deia. Itxura danez, ordurako alkarrekin itzeginda zeuden bera eta Sor Justinaren illoba, liburua nola argitara zitekean eta abar.

Bikote onek bazekian, bai, arazo ori nola eta nundik bideratu bear zan.

Fotokopiak ere andik laster etorri zitzaizkidan neri.

Begiratu bat eman nien, eta izututa gelditu nintzan.

Milla ta bosteun bertso baiño geiago ikusi nituan, bakoitzak bere zenbakia zuala.

Oiek danak noizko kopiatu? Zenbat ordu artuko zizkidan zeregin orrek?

Aurtengo (1999) abuztuaren zati aundi bat ortan bota det, nigan bi berotasun sentituz: eguraldiarena eta Sor Justinaren Ama Birjiñarenganako debozioarena.

Esan bearrik ez dago bigarrengo onek ez didala batere kalterik egin; bestea urteroko kontua da, eta garaian garaikoak.

Sor Justinak badu gauza bat zenbait aldiz errepikatzen duana eta Agredako mojaren liburuan izango ez dana: Ama Birjiña bertsolaria izan zala.